"Herri mugimenduaren esanetara jarri nahi dugu gure ezagutza"
Laugarren aldiz egingo dituzte aurten Libre topaketak maiatzaren 5ean eta 6an. Bertan, Mozal Legearen inguruko txostena aurkeztuko du AKAB taldeak.
Mozal Legearen inguruko txosten bat aurkeztuko duzue Libre topaketetan, zertarako?
Aratz Estonba (A.E.): Eleak-Libre mugimenduak Askatasun Kolektiborako Abokatu (AKAB) taldeari eskatu zion Mozal Legearen inguruko txosten bat egiteko; gu hirurok Laia abokatuetan egiten dugu lan, baina AKAB taldean ere bagaude. Bertan, Mozal Legea indarrean jarri zenetik gaur arte gertatutakoaren balorazio juridiko politiko bat egin dugu emaitzak mahai gainean jartzeko.
Nola sortzen da AKAB taldea?
A.E.: Gasteizko herri harresian salto moduko bat eman zen, eta lehen aldiz abokatuen presentzia nabaritu zen. Askegunekoek laguntza eskatu ziguten eta Garbiñe Gomez eta biok joan ginen Gasteizera. Ikusi genuen herri harresia dimentsio handia hartzen ari zela eta ezin genuela guztiarekin. Orduan megafonotik dei egin genuen herri harresian parte hartzen ari zirenen artean abokaturik edo abokatu ikasketak egiten ari zen jenderik ba ote zen galdetzeko, eta hala bazen mesedez gugana etortzeko eskatu genien.
Garbiñe Gomez (G.G.): Horrela sortu zen AKAB taldea, kasualitatez eta modu naturalean. Gehienak herri harresian parte hartzera joan ziren, eta konturatu ziren beste modu batera ere lagundu zezaketela. Hego Euskal Herriko lurralde guztietako jendea dago abokatu taldean.
Ordutik herri mugimenduarekin eta herri mugimenduarentzat egiten duzue lan.
A.E.: AKAB taldeak bere planteamendu propioa dauka eta herri mugimenduko jendearekin egiten du lan: Eleak-Libre, IA, okupazio mugimenduak, jai batzordeak edo beste edozein.
Endika Garcia (E.G.): Ni ondoren sartu nintzen, baina iruditzen zait bazegoela hutsune bat prebentzio juridikoari dagokionean. Uste dut AKAB taldea horretarako sortu zela, prebentziorako.Desobendientzia jarduera bat egin behar dutenean zein ondorio izango dituen jakiteko, eta ondoren erabakitzeko.
A.E.: Legeak ez daude gure alde, sistema judiziala ez dago gure alde, administrazioa ez dago gure alde eta horren aurrean indartzea ezinbestekoa da, babesa behar dugu. Horregatik, herri mugimenduaren esanetara jarri nahi dugu gure ezagutza. Argi daukaguna da herri mugimenduak agintzen duela, beraiek daukate azken hitza. Guk ez diogu inori esango zer egin behar duen, gure lana erabaki hori ahalik eta ondoen kudeatzea da.
G. G.: Garrantzitsua iruditzen zaigu desobedientzia aukerak aztertu eta ondorioak zeintzuk diren jakitea ezer egin aurretik, nahiz eta beti egoten diren ezustekoak; are gehiago errepresio arloan.
Mozal Legearen inguruko txostena aurkeztu ondoren zein erabilera eman nahi diozue?
A.E.: Gure ideia da txosten hori Euskal Herrian zehar formakuntza saioak egiteko erabiltzea. Orain arte eman izan ditugu halako saioak, baina gaia normalean atxiloketen aurrean nola jokatu behar den izaten zen. Formakuntza horietan kode penala eta Mozal Legea zer diren azaltzen dugu; eta ondoren, atxiloketa posibleen aurrean nola jokatu. Bestalde, formakuntza saioei osagai psikosoziala ematen ahalegintzen gara. Harreman handia daukagu psikologo batzuekin eta zuzenbidea aro psikologikotik lantzen dugu.
Mozal Legea indarrean dagoenetik herri mugimenduetan abokatuen presentzia handitu dela uste duzue?
G.G.: Nik uste dut jendea antolatzen ari dela. Denbora pilo bat pasa dugu noraezean, gauzak gehiegi pentsatu gabe egiten. Orain uste dut desobedientzia dinamiketan abokatuen presentziaren beharraz gero eta kontzienteago garela. Bestalde, abokatuen lanean ere aldaketa bat suposatu du. Ez dugu bulegotik lan egiten, jarduera gertatzen ari den lekura joaten gara, eta bertatik laguntzen dugu. Jendeak informazio falta handia du Mozal Legearen inguruan.
Nola azalduko zenukete labur Mozal Legea?
A.E.: Delituak ez diren jarduerak baina ezarritako ordenaren barruan sartzen ez direnak zigortzeko legea da. Estatuarentzat ordena hori zalantzan jartzen duena etsaia da, eta orduan Estatuak bere eskura dituen tresnak erabiltzen ditu etsai horren kontra egiteko, kasu honetan arauak.
mald
LIBRE TOPAKETAK Maiatzak 5, ostirala 21:00-22:30.- Mozal Legearen aurkako IV. Libre lasterketa. Oinez ala korrika, Bulebarretik abiatuta. IRUTXULOKO HITZAren urtebeteko harpidetza lortuko dute lehen bi donostiarrek, eta komunikabidearen materiala zozkatuko da parte hartzaileen artean. 22:30-23:30.- Grabatu Polizia egitasmoa: bideo emanaldia eta solasaldia egileekin. Maiatzak 6, larunbata 10:00-11:30.- AKABeko euskal abokatuak prestatzen ari diren Mozal Lege juridikoaren aurkezpena eta ELEAK-Libre mugimenduaren protokoloa. Eztabaida: Nola uztartu herri borroka (nagusia) eta borroka legala (osagarria) jokabide desobedientean? 11:30-12:30.- Lurralde Askearen konpromiso liburuaren aurkezpena eta hausnarketa. Eztabaida: Nola martxan jarri konpromisoen inguruko lana. 13:00-14:30.- Donostiako Agenda Sozialaren lanketa: nolako Donostia? Mahai ingurua. Hausnarketa kolektiboa: erraustegia? Metroa? Zezenketak?Uliako Lore Baratzak? Prekarietatea? Okupazioa? Eskubide zibil eta politikoak? Internazionalismoa? Euskalduna? Feminista? Gaztetxea? Turismoa? 14:30-16:00.- Pintxo bazkaria, elkarteen eta tabernen laguntzarekin. 16:00-19:00.- Euskal Herria Zadista eta Norte Dames Landes (Bretainia) tailerra. Bretainiako egoera, ZAD proiektua, Euskal Herrian zer? 19:00-20:00.- Mobilizazioa. 20:00-23:00.- Askegune afari festa, duela lau urte Donostiako Bulebarreko Aske Gunean atxilotu zituzten eta egun batzuk lehenago kaleratu dituzten lau edo bost kideekin: proiekzioa, musika…