Igeldorako dinamizatzaile-idazkari lanposturako deialdia
Azken urteetan, Herri Kontseiluak pertsona bat kontratatu du lanaldi erdiz dinamizatzaile-idazkari lanak egiteko. Orain dela gutxi, lanpostu hau hutsik geratu da eta bete beharrean geratu gara. Hori dela eta, lanpostu hori betetzeko dagokion deialdia irekitzea erabaki dugu. Oraingoan, deialdia zabala egingo dugu iragarkien bidez, nahiz eta igeldotarrak lehentasuna izango duten. Eskaintzaren ezaugarri nagusiak hauek izango dira:
- Lan eskaintza hautaketa prozesu honek Igeldoko Herri Kontseiluko idazkari lanak egin eta herriko elkarteen dinamizatzaile-koordinatzaile izango den pertsona hautatzeko xedea du.
- Lanaldi murriztuko (1/2) lana izango litzateke. Hautesleak, oro har, arratsaldez bete beharko luke jardunaldia, baina ordutegi malgutasuna ere baloratuko dugu. Herriko ekimen edo zeregin desberdinetan boluntario bete beharko diren lanak egongo direnez, boluntario lan hau, gehienez ere, astean bi ordutara mugatuko dugu.
- Kontratua “Animatzaile soziokultural” bati dagokiona izango da, lan hitzarmenean jasoa dagoen baldintza guztiekin (BOE-A-2015-7946).
- Hautaketa prozesuan aipatutako lan motari eta gure herriaren ezagutzari dagozkion frogak baloratuko ditugu.
- Honako hau da kurrikulumak bidaltzeko helbide elektronikoa: igeldohautaketa2017@gmail.com.
- Hautaketa prozesuan parte hartzeko aukeratua izan den eta hautaketa prozesuaren informazio osagarria aldez aurretik jakinaraziko zaizue aurkeztutako guztioi.