Txanpontxok irakurriko du Bidebietako jaietako pregoia
Maiatzaren 11tik 14ra festa giroan murgilduko da auzoa.
TXANPONTXO JAIAK 2017
Maiatzak 11, osteguna
Antigua eta Ibaetako jaien ostean, Bidebietakoen txanda iritsi da. Aste gutxi barru –maiatzaren 11, 12, 13 eta 14ean–, Txanpontxo jaiak ospatuko dituzte bertan. Urtero bezala, jaitsiera egingo du festen protagonistak, Guardaplata bidetik. Baina, aurten, berritasun gisa, are eta garrantzi handiagoa izango du Txanpontxok. Hain justu, bera izango da pregoia irakurtzeaz eta txupinazoa botatzeaz arduratuko dena.
Egitarau zabala prestatu dute jai batzordekoek; tartean, bertso bazkari herrikoia egingo dute maiatzaren 13an, Jon Maia eta Andoni Egaña bertsolariekin. Gainera, Irrien Lagunak klubek Irrikula, makula, kriskitin dzart! ikuskizuna eskainiko du, maiatzaren 13an ere bai, Bidebietako frontoian. Kontzertuei dagokienez, Rock Kam Broo, Pangea, Sardeska eta Sobresalto taldeek eskainiko dituzte musika emanaldiak, maiatzaren 12an.
Iaz, aurreko urtetatik soberan zituzten kamiseta guztiak Wukrora bidaltzea erabaki zuten. Gaur bertan Txanpontxo jai batzordeak jakinarazi duenez, bertan daude jada –ikusi argazkia–.
- 17:30. Txanpontxoren jaitsiera erraldoi eta buruhandiekin, eta Joselontxo´s Txarangaz lagunduta (Guardaplata bidetik).
- 18:30. Tailerra: Txanpontxoren txanponak gordetzeko itsulapikoa (haur txokoan).
- 18:30. Birziklatuz, kale hezitzaileen jarduera. Ikasi materialei erabilera berria ematen. Eliza atzean.
- 20:00. Txanpontxoren pregoi irakurketa eta txupinazoa (10. blokea).
- 23:00. Saltseroenentzako afaria (Txanpontxotako kamixetarekin etorri). Uliazpi elkartean.
- 17:00. Erraldoi eta buruhandiak Parrandango trikitilariekin. Guardaplata bidetik.
- 17:30. Haur eta gazteentzako jarduerak, haur txoko eta gaztelekuak antolatuta (Allende parkea). Eguraldi txarrarekin, frontoian. Photocall. Gladiadore eta Euskal Mitologia puzgarriak. Haur eta gazteentzako jolasak.
- 19:00. Txokolate jatea (Allende Parkea). Eguraldi txarrarekin, frontoian.
- 19:30. APAR FESTA. Ez ahaztu bainujantzia! (Allende Parkea).
- 19:30. Helduentzako bilar lehiaketa (Bar Alai).
- 19:30. Miss eta Mister Jubilatuak (Jubilatuen Etxea).
- 20:00. Afari herrikoia: paella eta fideua (frontoia).
- 20:00. Sardinada eta herri kirolak (Nornahi plaza).
- 21:00. Helduentzako dantzaldia Aureliorekin (frontoia).
- 22:00 ROCK KAM BROOM kontzertu mugikorra. 10. blokea-2. blokea-Zumardi-Nornahi-5. blokea.
- 00:00. TXANPONTXO ROCK (5. blokea): PANGEA, SARDESKA eta SOBRESALTO.
- 11:30. Tortilla leihaketa (10. blokea).
- 12:00. Erraldoi eta buruhandiak Udal Txistulariekin (Guardaplata Bidetik).
- 12:00. ZUMBA herrikoia (5. blokea).
- 12:30. KANTUJIRA (10. blokea).
- 12:30. Pintxo potea kuadrilla arteko jolasekin (Peña Taurinoa).
- 14:30. Bertso Bazkari Herrikoia (5. blokea): ANDONI EGAÑA eta JON MAIA.
- 17:00. Mus txapelketa azkarra (Peña Taurinoa).
- 17:00. Haurrentzako tailer eta jolasak (Nornahi plaza).
- 17:30. IRRIEN LAGUNAK. Irrikula, Makula, Kriskitin Dzart! (Frontoian).
- 17:30. Txanpontxoren jolasa (Gaztelekuan).
- 17:30. Danborrada . Joselontxo´s Txarangarekin (5. blokea).
- 18:00. Txokolate jatea, Koxka taberna aurrean (Nornahi plaza).
- 19:30. Helduentzako futbolin lehiaketa (Alai taberna).
- 20:00. Pintxo Potea tabernetan eta mozorro festaren hasiera. Gaia: indioak eta bakeroak.
- 20:00. NON NAHI Musika Taldea (10. blokea).
- 20:00. Dj Remenber 90 urteak (4. blokea).
- 21:00. Mota guztietako dantza erakustaldia Thamessisen eskutik (frontoia).
- 22:00. Zezen suzkoa (10. blokea).
- 22:30. Mozorro lehiaketa (10. blokea).
- 23:00. Dj JO-TA-TXO (10. blokea).
- 00:00. Karaoke (Aloha taberna).
- Goizeko lehen ordutik eta eguerdira arte, bertako produktuez osaturiko azoka. Barazkiak, txerrikiak, gaztak, ogia, gozokiak… Eta baita Dravet Fundazioaren produktuen salmenta.
- 11:00etatik aurrera burduntziaren prestaketa eta pintxo potea (Bidebieta elkartearen aurrean).
- 11:00. Puzgarriak (Isasa parkea).
- 11:00. DRAVET FUNDAZIOAren aldeko entrenamendu saioa (Allende parkean). DENOK NEREAREKIN!
- 12:00. Jubilatuen Etxean luntxa.
- 12:00. Erraldoi eta Buruhandiak Taupada Batukadarekin (Guardaplata bidetik).
- 12:00. Emakumeen TOKA eta BOTE Txapelketa (Erreka taberna).
- 12:00. Gizonezkoen TOKA eta BOTE Txapelketa (Erreka taberna).
- 12:30. EUSKAL DANTZA emanaldia, Herri Ametsa Ikastolaren eskutik (5. blokea).
- 14:30. BURDUNTZI bazkari herrikoia (Bidebieta elkartearen aurrean).
- 18:00. HERRI KIROLAK mozketa altueran eta harri jasoketa (5. blokea).
- 19:00. Sardina jatea (5. blokea).
- 19:00. FOLK TALDEA. Europear dantzak (5. blokea).
- 21:30. Zezen suzkoa (5. blokea).