Zazpi diseinatzaile donostiarren bildumak eskuragarri daude Donostia Moda gunean
Donostiako Moda klusterraren bidez, zazpi diseinatzaile donostiarrek beraien bildumak erakutsi eta saltzeko aukera dute Garberako Donostia Moda gunean. Tokiko produktuari eta bereizgarriari balioa ematea du helburu Donostia Moda klusterrak, eta hiriko markak eta diseinatzaileak sustatzea.
Horrela, egitasmo berria jarri dute abian diseinatzaileek bezeroarekin zuzeneko harremana izateko. 2017ko udaberri eta udako bilduma erakutsi eta saltzeko gunea, Garbera merkataritza zentroaren erdian dago.
Zazpi aukeratuak ondorengoak dira: Taylor Clothing, Akukuna, Muxugorri, Maider Alzaga, Laia Varela, Haizea Arranz eta Nerea Lurgain.
Diseinatzaileek bildumak saltzeko aukera dute hilabete oso batez, maiatzaren 20ra arte. Astelehenetik larunbatera, 10:00etatik 22:00etara.
Esperientzia urrian berriro errepikatuko da, Donostiako diseinatzaileentzat egingo den deialdi berriarekin.