Donostia International Physics Center egoitza handiko dute
Ibaetako Udal-Ikastetxeen Plangintza Bereziari onarpena eman dio Donostiako Udaleko Tokiko Gobernu Batzordeak. Horren bidez, Donostia International Physics Center (DIPC) egoitza handituko dute. 1.189 metro koadro izatetik, 1.377 izatera pasako da.
Handitzeko eskaera DIPC berak egin zuen, zerbitzu eta ikerketa lerro berriak hartzeko. Handitze horren ondorioz, Ibaetako udal-ikastetxeetako beheko solairuko hainbat gune hobetu eta aldatuko dira.