'Kalabaza Tripontzia' emango dute gaur, Juanba Berasategiren omenez
Euskadiko Filmategiak eta Donostiako Zinemaldiak emanaldi berezi bat prestatu dute gaur arratsalderako. Juanba Berasategiren Kalabaza tripontzia animaziozko filma emango dute gaur Tabakaleran, 19:00etan. Sarrera doan izango da.
Juanba Berasategi zinemagilea joan den ostiralean hil zen, 66 urterekin, minbizi baten ondorioz. Animaziozko ikus-entzunezkoen munduan lan egin zuen Berasategik, eta aitzindaria izan da Euskal Herrian: 26 urte baino ez zituela, Donostiako Zinemaldian estreinatu zuen Ekialdeko izarra film laburra (1977).