Mikel Laboaren hormairudia berregingo du udalak
Mikel Laboaren hormairudiarekin gertatutakoaren inguruan. Larunbatean bertan garbiketa enpresako arduradunekin hitz egin zuen Goiak: “Barkamena eskatu ziguten, eta gehiegizkoa izan zela aitortu ziguten. Era berean, borondatea adierazi zuten egindako kaltea zuzentzeko”.
Hormairudia berregitearen kostua bere gain hartuko du garbiketa enpresak, Goiak adierazi duenaren arabera. Gertatutakoaren aurrean udalak beste pauso bat eman behar duela uste du alkateak, eta udalak hormairudia bere gain hartzea aztertuko du. Hormairudia berriz ez ezabatzeko eta bere etorkizun bermatzeko irtenbidetzat jo du alkateak.
Mikel Laboaren omenezko hormairudia duela hiruzpalau urte agertu zen Antiguako Gorgatxo plazan. Antzeko hormairudiak agertu ziren sortzaile donostiarraren beste bi leku kuttunetan, Lekeition eta Baztanen.
Eneko Goia alkateak adierazpenak egin ditu gaur