Intxaurrondoko Plazara Goaz elkarteak antolatutako Literatura Plazara egitasmoaren barruan egingo dute, maiatzaren 11n.
Andrazkoak izenburupean, hiru saio eta lau liburu aurreikusi zituen Intxaurrondoko Plazara Goaz elkarteak. Mariana Baren
Hain gutun luzea eta Koldo Izagirreren
Lorea Gernika, andrazko bat aztergai izan ostean,
maiatzaren 11n, 19:00etan, amaiera emango diote ikasturte honetako saioei. Izan ere, bi liburuen inguruan arituko dira
Intxaurrondo kultur etxera hurbiltzen direnak:
Mr. Señora (Oier Guillan Bermudez) eta
Baionak ez daki (Bea Salaberria). Aurreko saioetan bezala,
Iratxe Retolaza arituko da gidari.
Oier Guillanen kasuan, liburu osoa landuko dute, eta
Bea Salaberriarenean, bederatzi atal aztertuko dituzte: 11 Mandarinak / 25 Euritakoa / 39 Gasna / 43 Ortzia uda minean / 45 Esku ahurrean / 53 Bixkotxaren teoria / 59 Gorriak / 73 Irakas-geletako aipuak / 81 Karpeta zaharra. Plazara Goaz elkarteak auzotar zein donostiarrak saiora hurbiltzera animatu ditu.