Neska gazteen asanblada feminista sortu dute
Donostiako neska gazte feministen 0. asanblada egin zuten larunbatean Guardetxean. Gazte Eraiki dinamikaren baitan egin zituzten gazte topaketetan sortu zen neska gazteen asanblada bat sortzeko beharra.
Donostiako mugimendu feminista nola zegoen aztertu ondoren, talde eta norbanako feministen arteko saretzearen eta espazio bateratu baten beharra ikusi zuten: ” Besteak beste, hausnarketa partekatuak emateko, elkarren berri izateko, dinamika propioak garatzeko, gazte eta feminista diskurtsoan sakondu eta kalera ateratzeko eta ahalduntzean aurrera egiteko”.