Donostiako taxi zerbitzuak bi ibilgailu elektriko probatuko ditu
Bi hilabetetan taxi gidariek eta berezoek esperientzia konpartituko dute
Taxi Donostia eta Vallina konpainiek bi ibilgailu elektriko probatuko dituzte hirian, hurrengo bi hilabeteetan. Auto bat eta furgoneta bat dira erabiliko dituzten taxi elektrikoak, eta biek eskainiko dute zerbitzua Donostian.
Donostiako Udalak Replicate Europako proiektuaren baitan kokatu du egitasmoa. Donostiako Sustapena ari da proiektua koordinatzen, eta Horizon 2020 programaren finantziazioa du. Oraingoan, taxiei bideratu zaizkie baliabideak hirian ematen duten zerbitzua hobetzeko.
Egitasmoaren helburua da taxiak pixkanaka berritzea, ingurumena errespetatzea eta gidari zein bezeroei ibilgailu eroso bat eskaintzea.