Egiako Hilabete Internazionalista antolatu dute
Gazte asanbladaren ekimenez, maiatza osoan zehar hainbat hitzaldi eskainiko dituzte Txoko Internazionalistan.
IRUTXULOKO HITZAk Egiako Gazte Asanbladari egindako erreportajean aurreratu bezala, Egiako Hilabete Internazionalista egingo dute maiatzean zehar. Hitzaldi guztiak auzoko Txoko Internazionalistan egingo dituzte, Iruresoro plazan. Auzoetxearen garaitik, Egiako gazte mugimenduan beherakada bat eman dela diote, baina egoera horri buelta ematen ari dira horrelako jarduerak antolatuz.
EGIAKO HILABETE INTERNAZIONALISTA – EGITARAUA
- Maiatzak 6, larunbata. 18:00. La revolucion de los pinguinos. Txileko ikasle mugimenduaren inguruko dokumentalaren proiekzioa.
- Maiatzak 13, larunbata. 18:00. MTS Brasil. Okupazioa, erresistentzia eta eraikuntza (Askapena).
- Maiatzak 20, larunbata. 17:00. Kolonbiako gatazka. Zeintzuk dira eman diren aldaketak? (Bertan egondako gazte baten esperientziatik).
- Maiatzak 24, asteazkena. 18:00. Kurdistan. Konfederalismo demokratikoa aztertzen (Komite Internazionalistak).
- Maiatzak 27, larunbata. 11:00. Europako Batasuna deseraikitzen (Askapena).


