700 ikasle inguruk hartuko dute parte EMUSIK jaialdian
Maiatzaren 4tik 6ra egingo dute, Antzoki Zaharrean eta Egiako Blas de Otero plazan.
EMUSIK 2017 – EGITARAUA
Maiatzak 4, osteguna – Antzoki Zaharra
Arratsaldeko 20:00etan hasiko da emanaldia. Sarrerak lortzeko ostiralean bertan goizez 10:00etatik 13:30etara eta 19:00etan Antzoki Zaharreko leihatilan lor daitezke (pertsona bakoitzeko bi sarrera jaso daitezke).
Gari, Montxo eta Joselontxo pailazoak egingo dituzte gidaritza lanak eta Donostiako Udal Musika eta Dantza Eskolako Banda Txiki, Dantza Klasikoko ikasleak eta amaitzeko Konboak izango dira ilunabarra girotzen.
Maiatzak 5, ostirala – Blas de Otero plaza (Egia)
Iaz bezala, Donostiako Udalak EMUSIK jaialdia antolatu du bihartik larunbata bitarte (maiatzak 4, 5 eta 6), Antzoki Zaharrean eta Blas de Otero plazan. Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolako 700 ikasle inguruk hartuko dute parte, Banda Txiki, Orkestra Txiki, Abesbatza Gaztea, Dantza Klasikoa eta Konbo taldeekin batera. Musika eta dantza ekitaldiez gain, hiru egunetan zehar, argazki rally-a eta txikientzako marrazki lehiaketa bat egingo dituzte.
2016 Hiriburutzako, Kulturako, Euskarako eta Hezkuntzako zinegotzi Miren Azkaratek azpimarratu du EMUSIK 2017 jaialdiak “musika eta dantza eskolen topagunea” izan nahi duela. Bestalde, zinegotziak adierazi du 2.000 ikasle dituen eskolaren lana eta jardueren “erakusleihoa” izango dela EMUSIK donostiarrentzat.
- 17:00-17:30: Trikitilariak + Txistulariak + Euskal Dantzak.
- 17:30-18:00: Gitarra taldea.
- 18:00-18:30: Atotxako Flautistak.
- 18:30-19:00: Banda Txiki.
- 19:00-19:30: Banda Gazte.
- 19:30-20:00: Orkestra Gazte.
- 20:00-20:30: Abesbatza.
- 20:30-21:00: Dantza Klasikoa.
- 21:00-22:00: Big Band.
- 17:00-17:30: Trikitilariak + Txistulariak.
- 17:30-18:00: Klarinete Ensembleak.
- 18:00-18:30: Orkestra Txiki.
- 18:30-19:00: Banda Heldu.
- 19:00-19:30: Argazki Rallyaren sari banaketa.
- 19:30-20:00: Dantza Garaikidea.
- 20:00-22:00: Konboak.