(Argazkia: Reala)
Santo Tomas Lizeoan hartu zuen lehenengoz hockeyko sticka Maite Azkoagak, eta Realera eman zuen jauzia ondoren. Hogei urte eskaini dizkio gehien maite duen kirolari, eta fisikoki ongi dagoen arren, buruak nahikoa dela esan omen dio. Horrela, denboraldia bukatzean erretiroa hartuko du kapitain txuri-urdinak. Azkoagarekin egon da IRUTXULOKO HITZA eta bere ibilbidearen errepasoa egin dio, atsegin handiz: “Etxeko partidetan harmailetan egongo naiz, gainontzeko joakalari ohiekin”, azaldu du harro. Izan ere, argi dauka bere taldea jarraituko duela, zelaitik kanpo bada ere, eta beti geratu da ibilbidean ezagutu dituen lagunekin: “Emaitzak garrantzitsuak dira, baina, gehiago, bidean topatutako jendea”.
Elkarrizketa osoa ostiraleko astekarian irakurtzeko aukera egongo da.