Mons pasealekuan sei zuhaitz moztu dituztela salatu du Eguzkik
Intxaurrondoko Mons pasealekuan bost gurbitz eta ezki bat moztu dituztela salatu du Eguzki talde ekologistak. Duela bi urte Zarategi pasealekuan 60 zuhaitz moztu zituztela, eta Etzieta parkearen ondoan 20 zuhaitz kendu zituztela ekarri du gogora. Eguzkiko kideek adierazi dute ez dutela ulertzen zergatik ai den udala zuhaitzak mozten. Bide batez, Lourdes Txikin gertatutakoa ere salatu du Eguzkik. Gainera, zuhaitz asko utzita daudela azaldu du: Gros eta Erdialdean ehun gurbitz inguru. Urgullen eta beste leku batzuetan ere zuhaitzak moztu dituztela salatu du.