Uda 2017 kanpaina abian da
Ekainaren 5etik irailaren 29ra bitarte ikastaro aukera zabala izango dute herritarrek.
Donostia Kirolak Uda 2017 kanpainaren aurkezpena egin du gaur. Bertan, 45 kirol erakundeek hartuko dute parte eta kirol eskaintza zabala prestatu dute. Ekainaren 5ean hasiera emango zaie ikastaroei eta irailaren 29ra arte luzatuko dira.
Eskaintza bi multzotan banatu dute: 16 urte arteko eskola umeei zuzendutako eskaintza, alde batetik; eta, beste alde batetik, gazte zein helduei zuzendutakoak. Kanpaina honetan, urtero, 15.000 herritar inguruk hartzen dute parte, eta kirol hautatuenak izaten dira surfa, igeriketa, tenisa, eta piraguismoa.
Eskola umeen artean, urtetik urtera gero eta arrakasta handiagoa izaten ari dira kirol anitzeko izaera duten jarduerak, goiz edo egun osokoak: batzuk hizkuntzekin konbinatuta, besteak surfarekin edo ingurugiroarekin erlazionatuak, bazkaria zein bazkaririk gabe… Aurreko urtean jarduera horietan 4.000 haurretik gora hartu zuten parte.
Jarduera horiez gain, Uda 2017 kanpainak 80 jarduera ezberdinen artean hautatzeko aukera ematen du, besteak beste, arrauna, arku-tiraketa, urpeko jarduerak, water-poloa, belaontzia, zesta punta, esku pilota, badmintona hondartzan, atletismoa, mendiko txirringa, eskalada, esgrima, hipika…