Auzitegi Nagusira iritsi da Satorralaiak metroaren aurka jarritako salaketa
Antiguako lurren desjabetzearen aurka alegazioen entrega kolektiboa egin dute. 300 alegaziotik gora aurkeztu dituztela azaldu du Mikel Alvarez Satorralaia bizilagunen elkarteko kideak: “Alegazio horien bitartez, metroaren igarobidea gelditzeko eta desjabetzeak eteteko eskatu nahi dugu”.
IRUTXULOKO HITZAk metroaren inguruko erreportaje zabala argitaratuko du ostiralean.
Metro igarobidearen azterlan informatiboan irregulartasunak aurkitu zituztela eta demanda bat jarri zuen Satorralaia bizilagunen elkarteak abenduan, atzo jakinarazi zuten dagoeneko EAEko Auzitegi Nagusian dagoela.
Lugaritz-Anoeta tartean lurrak desjabetu eta metro igarobidea egin ahal izateko 2012. urtean egin zuten ingurumen inpaktua, eta txosten horren baliogabetasuna aldarrikatzen du bizilagunen mugimenduak: “Ingurumen inpaktuaren azterketa hori iraungita dago; 21/2013 Legeak esaten duenez lau urteko balioa besterik ez du hark”. Bestalde, ingurumen inpaktuaren txostenean aztertu zen jatorrizko proiektuarekin alderatuta, eraikuntza proiektuan aldaketa garrantzitsuak eman direla uste dute.
Mikel Alvarezek Satorralaiako kideak azaldu du Itsasertzeko Zerbitzuek oraindik ez dutela Kontxako itsasertzeko zorupean lanak hasteko baimenik eman, eta Eusko Jaurlaritzak irailean eskatu ziola baimen hori. Euskal Trenbide Sareak, aldiz, azaldu du oraindik baizkoa idatziz jaso ez badute ere ahoz jaso dutela;?eta gaineratu du Lugaritz eta Mirakontxa arteko lanekin hasteko baimen hori izatea ez dela beharrezkoa.
Azkenik, Satorralaia bizilagunen mugimenduak salatu du metroaren igarobidearen proiektua ez dagoela jasota ez indarrean dagoen Euskal Autonomi Erkidegoko Trenbideen Lurralde Plan Sektorialean, ezta, Donostiako hirigintza planean ere: “Legeak esaten du aurreikusitako ekintzak lurraldea antolatzeko tresnen edukietan egon behar dutela, eta metroa ez dago”. Horregatik, Satorralaia bizilagunen mugimenduak uste du hainbat irregulartasun dituela metroaren proiektuak:?”Legalki ez luke baliorik eduki behar lurren nahitaezko desjabetze sistemak”.
Antiguako lurren desjabetzea
Metro igarobidea egin ahal izateko lehenengo urratsak ematen hasi da Eusko Jaurlaritza; abiarazi dute metroaren eraginpeko Antiguako lurren desjabetze prozesua. Udara aurretik lizitatu nahi dute proiektua, eta urtea bukatu aurretik hasi nahi dituzte lanak, hala azaldu du Imanol Goenaga Ekonomiaren Garapen eta Azpiegiturak kabineteko kideak.
Hori dela eta,