Festa bat egingo dute igande eta jai egunetan Matia kalea oinezkoentzat izango dela ospatzeko
Igandetik aurrera oinezkoentzat izango da Matia kalea igande eta jai egunetan 08:00etatik 20:00etara. Hori dela eta, Antigua Berdea izeneko ongietorri jaia antolatu du udalak maiatzaren 7an eta 14an.
Igandean, goiz osoan zehar merkatua egingo dute eta hainbat postu egongo dira: sortzaile eta diseinatzaileen postuak; bigarren eskuko postuak; produktu ekologiko eta naturalen postuak; eta auzotarren bigarren eskuko merkatu txikia. Gainera, Matia kaleko ostalariek terrazak aterako dituzte kalera eta dendek ere beraien produktuak kalean saltzeko aukera izango dute.
Horrez gain, 10:00tik 11:00etara 17.zenbakiko zebra-bidean Musikeneren Jazz Combo Laukotearen kontzertua egongo da. 11:00etatik 12:00etara haurrentzako jolasak egingo dituzte. 11:30etatik 13:00etara Ekintza abesbatzak Benta Berri plazatik abiatuko da eta kalearen hainbat puntutan ohiko abestiak abestuko ditu; gauza bera egingo dute Lindy Hop taldeak 12:00tatik 14:00etara eta EuskOrleansek 12:30etatik 14:30etara.
Maiatzaren 14an jarraituko dute ospakizunarekin eta, bertan, Musikeneren Saxoen Laukoteak, Antiguako abesbatzak eta Rockalean-ek hartuko dute parte. Bestalde, herri dantzez gozatzeko aukera ere egongo da.
Irutxuloko Hitzak gaiaren inguruko erreportajea argitaratuko du ostiralean.