(Argazkia: David Herranz)
Bukatu dute
Operacion Concha pelikularen filmaketa Donostian, 40 asteren ostean. Antonio Cuadrik zuzendutako lana da, eta Jordi Molla eta Karra Elejalde aktoreak dira protagonistak. Euskal aktore ezagunak ez dira falta: Unax Ugalde, Ramon Agirre eta Barbara Goenaga, baita Mexikoko Alosian Vivancos, Mara Escalante eta Barbara Mori, besteren artean.
Porrot egin duen zinema ekoizpen etxe bateko nagusia da Marcos (Karra Elejalde). Eskrupulurik gabe jokatzen du Marcosek, eta Donostia Zinemaldiaren kontestua aprobetxatuz, aberats bat engainatuko du. Komedia bat da
Operacion Concha, eta iruzurgile batzuk daramate filmeko hari nagusia. Hala ere, suspentseak eta maitasun kontuek ere lekua izango dute.
Hiru milioi euro baino gehiagoko aurrekontua du filmak, eta TVE eta ETBren partaidetza izan du. Filmax eta Barton Films arduratuko dira lanaren zabalkundeaz, eta, nazioartean, Filmax Internacionalek izango du ardura.