Uliako Lore Baratzako kideek auzolana egingo dute garai bateko jostailuak egiteko
Auzolan berezia egingo dute igandean Uliako Lore Baratzako kideek, oraingoan ez dira parkeko garbiketaren, ortuaren edo lorezaintzaren inguruan bilduko. Maiatzaren 14ean egingo duten Udaberriko jaialdiko prestaketa lanak egin, eta garai bateko jolasetan jolastu ahal izateko materiala egingo dute.
Udaberriko Jaialdian gaur egungo belaunaldiko haurrak garai bateko jolas eta jokoak ezagutzea da helburua: “Tortolosetan aritu, soka saltoa edo sokatira ditugu oroimenean, baita hatz lodien arteko borroka, txingoka edo txorro, morro, piko, taio, ke… jolasak. Eta eskuz egindako jokoak ere badira..?.?? ?Nork ez du ?inoiz ?kometa bat egin?”. Hori dela eta, igandean 10:30etan bilduko dira denen artean jolasak eta jostailuak prestatzeko.