Euskal Herri independente bateko herritarra izan nahi al duzu?
Zubietan herri galdeketa egingo dute igandean, Gure Esku Dagoren olatuarekin bat eginez.
Maiatzaren 7a egun garrantzitsua izango da Zubietako biztanleentzat. Euskal Herriaren etorkizunaz erabakitzeko galdeketa egingo dute, Gure Esku Dago egitasmoaren azken olatuarekin bat eginez.
Beste herriekin alderatuta, Zubietako kontsulta desberdina izango da. Aurreneko aldiz zubietar bezala parte hartuko dute. Izan ere, herritarrak Usurbil edo Donostian daude erroldatuta. Igandean, ordea, zubietarrak izango dira iritzia ematerako orduan.
Maialen Iñarra eta Arantzazu Zubimendi Zubiartean taldeko kideekin hitz egin du IRUTXULOKO HITZAk. Bihar, ostirala, igandeko galdeketa zubietarrentzat izango denaren inguruko erreportajea irakurri ahal izango da astekarian.