Erraustegiaren lanak eteteko eskatu dute hainbat lagunek aldundiaren aurrean
Gaur hasi dituzte Zubietako errauste planta eraikitzeko lanak, eta Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak deituta protesta egin dute hainbat lagunek Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrean. Azaldu dute Asteazkenean egingo dutela lanen inaugurazio ofiziala eta egun horretarako ere protesta deitu dute.
Elkarretaratzearen ondoren asanblada egin dute eta Mercabugati aurrean egin dute hitzordua asteazkenean goizeko 9.30etarako. Bestalde, maiatzaren 27rako ere mobilizazioak deitu dituzte.