Zubietako herri galdeketak parte hartze handia izan du
“Urrats historikoa” da Zubiartean taldearen ustez, larunbatean Zubietan egindako herri galdeketa. Gure Esku Dago egitasmoaren olatuarekin bat eginez, Euskal Herriaren etorkizuna erabakitzeko kontsulta egin zuten.
Parte hartze datuei dagokienez, 244 herritarrek eman zuten iritzia (%54,22). Horietatik, 239 (%97,95) izan ziren baiezkoak, ezezkoak 2, zuriak 1 eta baliogabeak 2.
Noaua hedabideak Zubiartean taldearen balorazioa jaso zuen, eta ondorengo bideoan ikus daiteke.