Bera Berak logo berria du
webgunea eta arropa berritu ditu, eta hainbat jarduera antolatu ditu. Azken batean, 2016-2020 urteetarako Plan Estrategikoa osatu du klubak. “Elkarte berritzailea, bizkorra era ireki bat nahi dugu. Horretarako, proiektu bateratu batean bildu ditugu elkarteko kirol atal desberdinen ideia eta proiektuak”, adierazi du Fernando Diez Mintegik, klubeko presidenteak. Izan ere, oso lanketa desberdineko taldeak dituzte elkartean: goi mailakoak, parte hartzaileak, heziketzaileak eta harrobikoak.
Irudian egindako aldeketez gain, elkarteak bere barne antolakuntzan eta lan tresnetan ere burutu ditu aldaketak. Erronka da bazkide, kirol atal eta babeslei eskeinitako zerbitzuak hobetzea.
Bera Bera eguna
Bera Bera eguna antolatu dute ekainaren 10erako. Bertan elkarteko atal guztiak kalera aterako dira euren kirola ezugutaraztea. Gaur egun, 1.100 bazkide eta 9 kirol atal ditu klubak. Taldeen artean nabarmentzen dira Super Amara Bera Bera eskubaloi taldea, AVK Bera Bera Rugby Taldea, eta Salto Bera Bera gurpildun ahulkiko saskibaloi taldea.
Bera Bera Kirol Elkarteak irudia berri berritu du. Logo berria du klubak, modernoagoa, eta, horrekin batera,