Afrikako hainbat herrialdetako biztanleei oinarrizko beharrak asetzen laguntzeko egingo dute; bihar, ostirala, izango da, 18:00etan, Olarainen egoitzan.
Argazkia: Irutxuloko Hitza
Amigos Solidarios elkartearekin batera, proiektu batean murgildu da
Deustuko Unibertsitateko ikasle talde bat. Proiektu horren helburua da
Afrikako hainbat herrialdetako biztanleei oinarrizko beharrak asetzen laguntzea; bereziki, haurrei, emakumeei eta behar bereziak dituztenei. Hori lortzeko, elkartearen lehentasuna bertako baliabide eta materialak erabiltzea da, bertako ekonomia sustatu ahal izateko.
Ikasle taldearen erronka da aurrekonturik gabe pertsona horientzat ahalik eta laguntza gehiena lortzea: “Izan ere, h
emen lortzen ditugun irabaziek eragin zuzena izango dute pertsona horien bizitzan“. Hala, futbolaren munduan teknologiak izan dezakeen eraginari buruz hitzaldi bat antolatu dute. Zehazki,
bideo arbitratzea izango dute hizpide
bihar, ostirala, 18:00etan, Olarainen egoitzan (Ondarreta pasealekua, 24). Sarrerak 3 euro balioko ditu.
Bertan parte hartuko dute:
Santi Merino (kirol zuzenbidean aditua eta EHUn kolaboratzaile akademikoa),
Roque Arambarri (Deustuko Unibertsitateko komunikazio graduko ikaslea eta Radio Marca Donostia eta Deportes COPE Gipuzkoa irratsaioetako ohiko kolaboratzailea),
Aitor Gorostegi (Bigarren Mailako futbol epailea) eta
Julen Escalero (Hirugarren Mailako futbol epailea). Hitzaldia
Itziar Garciak gidatuko du, kazetaria eta Piolet enpresaren komunikazio publiko eta kirol arduraduna.