Hezkuntza proiektuak eta prozesu esperimentalak bultzatu nahi ditu Tabakalerak.

HilHerriBizi proiektua, Lauaizeta ikastolak eta Tabakalerak elkarlanean egindakoa. (Argazkia: Tabakalera)
Eskola Aldiriak eskolako, auzoko edo hiriko espazioetan arte eta hezkuntza proiektu kolaboratibo bat garatzeko deialdia da. Lan moduak birpentsatu eta hezkuntza komunitatea indartzen dituen ikaste prozesuak abian jartzeko aukera eskaintzen du.
Zentzu horretan,
Tabakalerako proiektu kulturaletik, hezkuntza arloaren bitartez, hezkuntza proiektuak eta prozesu esperimentalak bultzatu nahi dituzte kultura garaikidea eta praktika artistikoak hausnarketarako, ikaste prozesuetarako eta alternatiba sortzaileak garatzeko tresna gisa proposatuz. Aurten, esaterako,
HilHerriBizi proiektua garatzen ari dira Lauaizeta ikastolarekin batera.
2017/2018koa hirugarren edizioa izango da, eta Donostiako eskolez gain, Gipuzkoako ikastetxeek ere parte hartzeko aukera izango dute.
Deialdiaren informazio guztia, hemen.