65. Donostia Zinemaldiaren kartelak aurkeztu dituzte
Itziar Ituño aktoreari elkartasuna adierazi dio Zinemaldiko zuzendaritzak
65. Donostia Zinemaldiaren sail bakoitzaren kartelak. Donostiako Husmee diseinu estudioak egin du Sail Ofizialeko afixa. 24 fotogramako erretikula batez osatua dago, eta 65 zenbakiaren istorioa kontatzen du. Kartelak mozketa eta muntaketaren kontzeptuekin jolasten du.
Gainontzeko sailei dagokienez, askotariko kartelak aurkeztu dituzte, kolore eta irudiei erreparatuta. Zuzendari Berriak sailean Lehendabiziko hegaldia izeneko proposamena izan da aukeratua, eta Angel Aldarondo da diseinatzailea. Horizontes Latinos saileko Harresiak kartela ere Aldarondoko diseinatu du. Perlak sailerako Maite Rosende diseinatzailearen lana hautatu dute, eta Zabaltegi-Tabakalera atalerako kartela Sara Zamarrok egin du. Culinary Zinema saileko kartela TGA estudioak diseinatu du, eta Savage Cinema atalekoa Maurixek sortu du. Azkenik, Joseph Losey zuzendari estatubatuarrari eskainitako atzera begirakoaren afixa Eurosíntesisek diseinatu du Zinemaldiarekin batera.
Aurkezpen ekitaldian, Jose Luis Rebordinos zuzendariak elkartasuna adierazi dio Itziar Ituño aktore bizkaitarrari. “Zinemaldiak ez du inolako boikot eta bazterkerietan parte hartuko. Gure babesa eskaini nahi diogu aktoreari”, azpimarratu du Rebordinosek.
Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroko patioan aurkeztu dituzte