Aurreko ikastaro bateko irudia. (Argazkia: Ur-Kirolak)
Eguraldi ona datorrela aprobetxatuz, aurten ere ikastaroak antolatu ditu Ur-Kirolak arraun elkarteak. Uztailean eta abuztuan lau txanda antolatu dituzte, Loiolako egoitzan. Gaztetxoentzako ikastaroek 60 euroko prezioa dute, eta 10:00etatik 11:30era izango dira; gazte eta helduentzako ikastaroek, berriz, 65 euroko prezioa dute, eta 19:00etatik 20:30era izango dira.
Ikastaroen datak hauek izango dira:
- Uztailaren 3tik 14ra.
- Uztailaren 17tik 28ra.
- Abuztuaren 1etik 11ra.
- Abuztuaren 21etik irailaren 1era.
Informazio gehiagorako bi bide daude: 943 46 51 64 telefonoa eta
urkirolak@urkirolak.com posta elektronikoa.