Arte Ederretako eraikina. (Argazkia: Malen Aldalur)
Arte Ederretako eraikinaren inguruan EAEko Auzitegi Nagusiak hartutako erabakiari helegiterik ez jartzea erabaki du Eusko Jaurlaritzak. Hori dela eta, hainbat adierazpen egin ditu Eneko Goia Alkateak: “Eusko Jaurlaritzaren erabakiak 2014ko unera itzultzen gaitu, hain zuzen ere, EHOPB onartu zen unera. Orduan eraikinari babes mota bat eman zitzaion, hain zuzen ere, hainbat erabilerarekin bateragarria den babes mota”.
Ildo beretik, azaldu du, behin Eusko Jaurlaritzaren iritzia jakinda SADEri bilera eskatuko diola erabileraren inguruan hitz egiteko. Goiak azaldu du udalaren helburua eraikinaren babesa eta erabilera uztartzea direla.