Ibilaldi bat egingo dute Bidebietan barrena
Parte hartzeko, izena eman behar da igandea baino lehen, Olatu Talkaren webgunearen bitartez.
izena eman behar da Olatu Talkaren webgunearen bidez, igandea (maiatzak 14) baino lehen.
Altzako Historia Mintegiaren eta Kontadores Zentroaren ekimenez, Bide ugari Bidebietan izeneko ibilaldia egingo dute maiatzaren 20an, larunbata. Olatu Talkaren programaren jardueretako bat da, eta 10:30ean abiatuko da Kontadorestik.
Auzoko garai bateko eta egungo bizilagunen laguntzarekin, bidean aurkituko dituzten interesguneak haien oroitzapenez jantziko dituzte. Halaxe azaldu dute Altzako Historia Mintegikoek: “Bide ugari daude Bidebietan, eta guk bat aukeratu dugu”. Ondorengoa izan da egingo duten ibilbidea: Kontadores – Portua – Gomistegi baserria – Mogambo – Ur biltegiak – Ikastetxe horia – 12. blokea – Guardaplata bidea – Autobus gidarien etxebizitzak – Lehenengo parrokia – Tiro Nazionala – Tunela – 4. blokea – Bidebieta elkartea – Parkea – Moneta baserria – Bankuko langileen etxebizitzak – Merkataritza guneak – Erretiratuen elkartea – Kontadoresko urbanizazioa – La Asuncion ikastetxea – Gaiztarro – Guardaren etxea – Antzinako untziralekua.
Parte hartu nahi izanez gero,