Danborrada ibili da Bidebietako kaleetan barrena. (Argazkia: Malen Aldalur)
Ostegunean hasi miren Bidebietako Txanpontxo jaiak eta igandera arte festa giroan murgilduko da auzoa. Larunbatean danbor hotsak nagusitu dira auzoko kaleetan barrena, Joselontxo’s txarangak lagunduta.
Goizeko
11:30etan eman diote hasiera
tortilla lehiaketarekin. Ordu erdi beranduago,
12:00etan, zumba herrikoia egin dute, eta,
12:30ean, kantujira eta pintxo potea kuadrillen arteko jolasekin.
14:30ean, bertso bazkari herrikoia izan dute, Andoni Egaña eta Jon Maia bertsolariekin. Arratsaldean, berriz, haurrentzako jolasak eta
danborradak hartu dute lekua. Gauerako ere egitarau oparoa prestatu dute:
20:00etan, Non Nahi musika taldea, 10. blokean;
20:00etan ere DJ Remember 90ko hamarkada, 4. blokean;
21:00etan, mota guztietako dantza erakustaldia
Thamessis konpartsaren eskutik, frontoian;
23:00etan, DJ Jo-ta-txo, 10. blokean; eta,
00:00etan, karaokea Aloha tabernan. Gainera, zezen suzkoa ere ibiliko da 10. bloketik,
22:00etan, eta, 22:30ean, mozorro lehiaketa egingo dute.
Igandea
Igandean ere gongo da fiestas gozasen jarraitzeko aukera. Goizeko lehen ordutik eta eguerdira arte,
bertako produktuez osatutako azoka jarriko dute Bidebietan, baita Dravet fundazioaren produktuen salmenta ere. Izan ere, Txanpontxo jai batzordeak urtero elkartasuna adierazi nahi izaten dio elkarte edo ekimenen bati. Bada, aurten, Dravet sindromea izango dute hizpide.
Hortaz, igandean, Denok Nerearekin lelopean,
Dravet fundazioaren aldeko entrenamendu saioa egingo dute 11:00etan, Allende parkean.
12:00etan, emakumezkoen eta gizonezkoen toka eta bote txapelketak egingo dituzte, Erreka tabernan.
12:30ean, euskal dantza emanaldi bat eskainiko dute Herri Ametsako ikastolakoek, 5. blokean
. Burduntzi bazkari herrikoia antolatu dute ondoren,
14:30ean, Bidebieta elkartearen aurrean. Arratsaldean, berriz,
18:00etan, herri kirolak izango dira nagusi, mozketa altueran eta harri jasotzaileekin. Baina musikarako tartea ere egongo da, eta,
19:00etan, Folk taldeak Europako dantzak eskainiko ditu, 5. blokean. Egunari eta jaiei amaiera emateko, zezen suzkoa ibiliko da auzoko 5. bloketik barrena.