Mozal Legearen aurkako pintaketa bat egiten ari zen ekintzaile bat harrapatu du trenak Usurbilen
Argia aldizkariak zabaldu duenez trenak ekintzaile bat harrapatu du Usurbilen, Mozal Legearen aurkako pintaketa bat egiten ari zela.
Argiak azaldu du Donostiako Eleak-Libre mugimenduko 15 laguneko taldea “EAJ, Mozal Legeari ez” zioen mezua pintatzen hasi dela trena iritsi denean Usurbilgo geltokira. Antza, kide bat trenaren aurrean jarri da puxika laranja batekin geldi egoteko esanez. Trena berriz abiatu eta aurrean jarri den pertsona zauritu du.
Ekintza egiten ari ziren hainbat kide bera laguntzen geratu dira eta anbulantzia joan da bertara. Zauritutako laguna ospitalean dago.
Treneko gidaria ez dela gertatutakoaz ohartu kontatu dio haren lankide batek Argia aldizkariari.