AB Krosa lasterketarako entrenamenduak egingo dituzte astelehenero
Gero eta gutxiago falta da IV. AB Krosa iristeko. Ekainaren 3an egingo dute lasterketa, eta ohi bezala, Probestu plazan elkartuko dira euskararen aldeko Amara Berriko lasterketako parte hartzaileak. Lasterketa eguna iritsi bitartean, entrenamenduak egingo dituzte astelehenero. Entrenamendu lasaiak izango dira, guztiak eroso joan daitezen; eta nola ez, euskeraz solasean.