Metroaren igarobidea eta hiri eredua izango dituzte hizpide maiatzaren 24an
Donostiarrei maiatzaren 25eko udalbatzarrera joateko deia egin die Satorralaiak.
Satorralaia bizilagunen mugimenduak salatu du Metroaren igarobidea modu “inposatzailean eta inolako parte hartze sozialik gabe” egiten ari dela. Larunbatean Satorralaiako hainbat kidek elkarretaratzea egin zuten, Amarako EuskoTren geltokiaren aurrean, metroaren lanen esleipena gaitzesteko.
“Onartezina iruditzen zaigu metroaren igarobideak, hirian sortzen duen desadostasun zabalari erantzungor eginez, Eusko Jaurlaritzak aurrera jarraitzea. Hiriarentzat ez da beharrezkoa eta kaltegarria da; horregatik, eztabaida sustatzen jarraituko dugu“, esan dute Satorralaiakoek.