Trenak harrapatutako ekintzaileari elkartasuna adierazi diote
Trenak ekintzaile bat harrapatu zuen larunbatean Usurbilen, Mozal Legearen aurkako pintaketa bat egiten ari zela. Igandean elkarretaratzea egin zuten Bulebarrean ekintzaileari babesa adierazteko.
Argiak aldizkariak eman zuen larunbatean gertatutakoaren berriz. Donostiako Eleak-Libre mugimenduko 15 laguneko taldea “EAJ, Mozal Legeari ez” zioen mezua pintatzen hasi dela trena iritsi denean Usurbilgo geltokira. Antza, kide bat trenaren aurrean jarri da puxika laranja batekin geldi egoteko esanez. Trena berriz abiatu eta aurrean jarri den pertsona zauritu du.
Ekintza egiten ari ziren hainbat kide bera laguntzen geratu dira eta anbulantzia joan da bertara. Zauritutako laguna ospitalean dago.
Treneko gidaria ez dela gertatutakoaz ohartu kontatu dio haren lankide batek Argia aldizkariari.