Zenbat ordaintzen dugu garraio publikoa mugi txartelarekin?

Apirilean egin zituzten azken aldaketak deskontuei dagokionez, eta txartel anonimoko onurak gutxitu zituzten. Donostiaren kasuan, bidaiako lehen baino 22 zentimo gehiago ordaintzen dituzte txartel anonimoaren erabiltzaileek; hau da, orain, 1,15 euro balio ditu. Hala ere, baditu abantaila batzuk txartel honek; pertsona bat baino gehiagoren bidaia ordaintzeko balio duen txartel bakarra da.
Txartel pertsonalizatuak Gainerako Mugi txartel guztiak pertsonalizatuak dira, eta halakoak erabiltzen dituzte gipuzkoarren %85ak. Txartel hauekin zenbat eta bidaia gehiago egin, gero eta merkeagoa ateratzen da. Dbuseko autobus zerbitzuetan, esaterako, autobusean bertan erositako txartel arruntak 1,70 euro balio ditu. Mugiko txartel pertsonalizatuarekin, berriz, 0,93 euro kostatzen da bidaia. Gainera, beherapen horrek beste hainbat onura izan ditzake gazteen, helduen edo elbarrituen kasuan. Erabiltzaileen %45ak nolabaiteko onura gehigarriak jasotzen ditu, Onura horiek txartela kargatzean jasotzen dira; eta inoiz ez autobuseko bidaiak ordaintzean. Onurak %14tik %108ra bitartekoak izan daitezke.