Eskuzaitzetako poligonoaren lanak onartu dituzte. (Argazkia: Malen Aldalur)
Ernesto Gasco PSEko zinegotziak azaldu du
gaur onartu dutela Eskuzaitzetako poligonoa eraikitzeko lehenengo fasea. Uste du aspaldian Donostian eta Gipuzkoan egin den proiektu industrial estrategikoena dela.
10.000 metro karratu izango ditu industriaguneak.
Azaldu du kartzela Martutenetik Eskuzaitzetara eramango dutela eta beraz, behartuta daudela inguruan eraikitzera. Bestalde, Gascok gogorarazi du handik gertu eraikiko dutela Zubietako erraustegia ere. Onartu berri duten
lehenengo fase honek 17.060.000 milioi euroko kostua izango du. Ondoren, antzeko kostua izango duen bigarren fase bat egongo dela gaineratu dute.
Uste dute poligonoa bertako enpresentzat zein nazioarteko enpresatzat izango dela erabilgarria. Bestalde, gaineratu dute lursailaren erdia udalarena dela eta beste erdia Eusko Jaurlaritzarena. Beraz, jaurlaritzak egingo die aurre gastuen erdiei. Irailerako lizitatu nahi dituzte lanak eta urte bukaerarako hasiko ditutze obrak.