Gorputz askeak aldarrikatu dituzte Intxaurrondoko neska gazteek
Topatuk bere webgunean zabaldu duenaren arabera, Intxaurrondoko Gazte Asanbladako neska gazteak publizitate sexistaren kontra pintaketak egin dituzte. Heteroarauak inposaturiko ereduaren aurrean ez direla objektuak aldarrikatu dute.
“Oraingoan Intxaurrondoko neska gazteok kalera atera gara. Nazkatuak gaude sistemak normaltzat hartzen dituen estereotipoek gure bizitzak baldintzatzearekin. Gure gorputzak sistemaren gatibu bilakatzen dituzte. Aski da! Inposatutako edertasun eredu kontsumisten aurrean, harro eta tinko, gorputz askeak aldarrikatzen ditugu! Ederrak, iletsuak, langileak, gizenak, argiak, bajuak, sortzaileak, altuak, askeak, argalak, kirolariak… gara eta alaitasunez eta ozen diogu: gu ez gara objektuak! Gora borroka feminista!”.