LGTBI-fobiaren aurkako egunean elkarretaratzea egingo dute Donostian. (Argazkia: Hitza)
Ez hemen, ez inon lelopean
LGTBI kolektiboaren eskubideen aldeko elkarretaratzea egingo dute asteazkenean, maiatzaren 17an, Homofobia, Lesbofobia, Transfobia eta Bifobiaren kontrako Nazioarteko Egunean. Egun horretan, 1990. urtean, Osasunerako Mundu Erakundeak homosexualitatea buruko gaixotasunen zerrendatik ezabatu zuen.
Mundu osoan LGTBI kolektiboko pertsonak hil, torturatu eta jazartzen dituztela salatu dute: Ondo dakigunez, Iraken erlijio-fundamentalistek gay gazteak erailtzen dituzte etxeko teilatuetatik behera bultzatuta. Eta badakigu gay jendea erailtzeko modu kriminal hori beste hainbat tokitan ere gertatzen dela, Txetxenian esaterako”. Duela hiru asteburu Irungo gazte batek salatutako eraso homofoboa ere azaldu dute oharrean.
Gehituk,
EHGAMek eta Gipuzkoan sexuafektibitate eta genero aniztasunaren alde lan egiten duten beste elkarte batzuek elkarretaratzerako deia egin dute. Donostiako Bulebarrean elkartuko dira 19:30ean.