Donostiako txoko guztietara iritsiko da Olatu Talka
Ostiral, larunbat eta iganderako egitarau zabala aurkeztu dute
webgunea egokitu du, eta ematen diren aldaketa guztiak bertan kontsultatu ahal izango dira
Olatu Talkak Donostia hartuko du maiatzaren 19, 20 eta 21ean. Gaur egin dute egitarauaren aurkezpena Donostiako kaian, eta bereziki, igandeko programazioari garrantzia eman diote. Hain zuzen ere, igandean kaian bukatuko da Olatu Talka hiria eta itsasoa batuko dituen egitarauarekin.
Boskote batek eskaini ditu jaialdiaren xehetasunak. Hala nola, Miren Azkarate 2016 Hiriburutzako, Kulturako, Euskarazko eta Hezkuntzako zinegotziak, Jon Aizpurua Olatu Talka jaialdiko zuzendariak, Oier Gil Bitamine faktoriako kideak, Ane Artetxe Easo Musika Eskolako kideak eta Sara Zozaya Gure Bazterrak elkarteko ordezkariak.
Zortzigarren Olatu Talka izango den arren, lehen aldiz arduratu da Donostia Kultura antolatzeaz. Hori erronka bat dela azpimarratu du Azkaratek. Herritarren eta eragileen parte hartzea inoizko handiena izan dela gaineratu du. Batetik, Olatu Talkan jarduerak egiteko iaz baino proposamen gehiago aurkeztu dituzte -%15 gehiago-, eta bestetik, aldez aurretiko izen-ematea eskatzen duten ekitaldietan parte hartzea oso handia izan da.
Hiru egun, 100 ekitaldi pasa
Ostiral, larunbat eta igandeko egitarau oparoa eta zabala dela adierazi du Aizpuruak. 100 baino ekitaldi gehiago eta 65 talde zein bakarlarien emanaldi izango dira hiru egunetan. Batez ere, azken eguna bereizgarria izango dela esan du. Artearekin eta musikarekin loturiko hamaika jarduera egingo dituzte Donostiako kaian.
Egitarau osoa kontsultatzeko Olatu Talkak