Donostiatruk bigarren eskuko azoka egingo dute larunbatean
Easo plazak Donostiatruk bigarren eskuko azoka hartuko du larunbatean, hilaren 20an. Arropa, objektu zaharrak, altzariak, liburuak, jostailuak… Bigarren eskuko maukak bilatzea gustuko dutenentzako aukera polita da hileko hirugarren larunbatetan antolatzen duten azoka hau. Goizeko hamarretan irekitzen dute eta eguerdiko ordubiak arte egoten da zabalik.
Postua jarri nahi dutenek Donostia.eus webgunean, ingurumena@donostia.eus helbidean eta 943483390 telefono zenbakian eman dezakete izena, eta postua jarri gabe ere obejkatuak saltzeko aukera badago. Larunbatean salmenta gordailura eraman daitezke eta azokako arduradunek salduko dituzte. Antolatzaileen postura eraman behar dira saldu nahi diren gauzak, 9:30etik 10:00etara.
Gainera, goizean zehar merkatuan erosketaren bat egiten dutenen artean Groseko Landare jatetxean bi pertsonentzako bazkari edo afari baterako txartela zozkatuko da.