Loiola oporretarako leku gisa salduko dute
Loiolako bizilagunek gogoko dute elkarrekin ongi pasatzea. Herri akzioa dinamikaren baitan, hainbat ikus-entzunezko egin dituzte azken urteetan, eta hurrengoa larunbatean filmatuko dute, Olatu Talkaren barnean: Loiola D’or. “Kontxatik gertu dagoen lurralde berezia sustatzeko: zirkuitu termalak, joko eta apustu kasinoak, jolas parkearen lorategi eta zuhaizti bixiak eta kirol portua”. Aurreko lanetan bezalaxe, auzoko eragileetako kideek eta norbanakoek parte hartuko dute: Tan Tai, Sustrai, La Salle, Zuhaiz, Loiolatarra, Ibaiertz, Hontza… ziur oraingoan ere giro ederrean ibiliko direla.
Aurretik eginak dituzte Loiola Belle Epoque, Harriak eta Loiolako X espedienteak.