Albiste irakurrienak
IRUTXULO.HITZA.EUS-en, azken zazpi egunetan bisita gehien jaso dituzten berriak.
«Neska gazteak aktibatzea eta saretzea lortu behar dugu»
Izar Hernando (Gros, 1995) Ernai gazte antolakundean militatzen hasi zenean gerturatu zen feminismora. Orain, Donostiako koordinakunde feministan parte hartzen du. Irutxuloko Hitzak eta Klitto atariak elkarlanean egindako Hiriaren erradiografia more bat gehigarrian argitaratu zen elkarrizketa. Webguneko albiste irakurriena izan da
‘Musika eszena parekide baten bila’
Hiriaren erradiografia more bat gehigarrirako egindako erreportaje honetan zenbait emakume musikarik euren esperientziak partekatu dituzte.
‘Aske izateko herri harresiak’
2013ko apirilean abiarazi zuten Aske Gunea Bulebarrean. Bertan atxilotu zituzten, besteak beste, Adur Fernandez, Aitor Olaizola eta Oier Lorente. Hiruak aske geratu dira azken asteetan. Herri harresian bizitakoa konpartitu dute Irutxuloko Hitzarekin.
‘Etenik gabeko militantzia’
Trantsizio garaian ekin zioten Juana Arangurenek (Gros, 1952) eta Asun Urbietak (Orereta, 1968) mugimendu feministan militatzeari. Gertutik ezagutzen dituzte emakumeen eskubideen alde hirian egon diren borrokak; gaur egun, oraindik, lanean jarraitzen dute eta ez dute uzteko asmorik. Hiriaren erradiografia more bat gehigarriko erreportajeetako bat da, eta jakin-mina piztu du.
‘Txanpontxoren jaitsierarekin hasi dira Bidebietako jaiak’
Joan den ostegunean jaietan murgildu ziren Bidebietakoak. Irutxuloko Hitzak txupinazoaren irudi bilduma egin du.
‘Erraustegiaren Aurkako Eguna egingo dute maiatzaren 27an’
Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak bi jardura antolatuko ditu. Lehenengoa maiatzaren 25ean egingo dute: Barraskiloa izenburupean, autoen karabana bat egingo dute, errepidean zehar euren aldarrikapenak zabaltzeko. Maiatzaren 27an, berriz, Erraustegiaren Aurkako Eguna ospatuko dute, Zubietan. 11:00etan hasi eta hiru hitzaldi egongo dira goiz osoan zehar. Eguna herri bazkariarekin bukatuko dute.