Lore eta landare azoka, atzo, Bulebarrean. (Argazkia: Nerea Lizarralde)
Kolore biziko loreak ikus daitezke nonahi, udaberriak beste itxura bat eman dio hiriari. Eta etxeko balkoiak eta barruko gelak askotariko landareez betetzeko gogoa izatea ohikoa izaten da. Loreak erosi eta landareekin egindako produktuak ezagutu nahi dituztenentzako azokak egiten ari dira maiatzean,
Igande loretsuak lelopean. Hurrengo igandean, maiatzaren 28an, egingo dute azkena. Bulebar osoa postuz beteko da, 10:00etatik 14:00etara. Lore eta landare naturalak, artisautza, sendabelarrak eta kosmetikako produktuak eskura daitezke bertan. Donostiako Udalak, Behemendik eta deKOLORE-k antolatzen dute azoka hau.