Gizonezkoek seigarren bukatu dute liga; emakumeak, berriz, Koparako sailkatu dira
Realeko jokalariak bigarren gola ospatzen (Argazkia: Real Sociedad)
Azken unean lortu zuen Realak Europako Ligan jokatzeko txartela. Juanmik azken minutuan sarturiko golarekin, txuri urdinek Europan jokatuko dute datorren sasoian. Realak bina berdindu zuen Celtaren aurka Balaidosen, Vila-realek irabazi egin zuen eta Athleticek galdu. Emaitza horiekin, eta lorturiko berdinketa sufrituarekin, txuri urdinek seigarren bukatu dute Espainiako Liga. Horri esker, Europan ariko dira.
Emakumezkoetan, Realak zortzigarren amaitu du liga, Atletico Madril txapeldunaren zelaian 2 eta 1 galdu ondoren. Dena dela, txuri urdinak Koparako sailkatu dira.