Haur sahararren aldeko zunba maratoi bat egingo dute
Bidebietako kiroldegian izango da, ekainaren 4an, 11:30etik 13:30era.
Maiatzak 20 elkarteak antolatuta, elkartasunezko zunba maratoi bat egingo dute ekainaren 4an, 11:30etik 13:30era, Bidebietako kiroldegian. Haur sahararren alde bilduko dute dirua, eta Maria Angeles Ramirez, Manu, Arantxa Rey eta Nani Enrique dantzariek gidatuko dute maratoia.
Sarrerak eskuratzeko maiatzak20sahara@gmail.com posta elektronikora idatzi edo 607429338 telefono zenbakira deitu behar da. Helduek 10 euro ordaindu beharko dituzte eta 16 urte arteko gaztetxoek, 6 euro. Joateko aukerarik ez duenak ere aukera izango du bere ekarpena egiteko, 0 fila delakoa ere salduko baitute.