Txaparrene parkeko zuhaitzen mozketa salatu du IZBE auzo elkarteak
Intxaurrondo Zaharreko Bizilagunen Elkarteak (IZBEk) adierazi duenez, Txaparrene parkean zuhaitz batzuk moztu dituzte: “Azken egunotan Donostiako Udalak hiriko lorategi ‘mantenurako’ kontratatuta duen enpresak magnolia eder bat eta hosto gorriko hiru aranondo bota egin ditu”.
Auzo elkarteak ez ditu ulertzen mozketa honen arrazoiak. Hori dela eta, iritzi publikoaren aurrean salatu egin nahi izan du gertatutakoa eta “ulertezina” iruditzen zaiela plazaratu.