'Bizitza jokoan' jardunaldiak egingo ditu Mugarik Gabe erakundeak
Maiatzaren 29, 30 eta 31n mahai-inguruak egingo dituzte Koldo Mitxelena Kulturunean
Kriminalizazioa eta Giza Eskubideen defentsaren inguruko jardunaldiak egingo ditu Mugarik Gabe erakundeak, Ekologistak Martxan eta CEAS Euskadirekin elkarlanean. Mahai-inguruak egingo dituzte maiatzaren 29, 30 eta 31an Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean. Arratsaldeko 19:00etan izango dira.
Lur, asilo eta indarkeriarekik gabe bizitzeko emakumeen eskubideak jorratuko dituzte, Euskal Herriko eta Hego Ameriketako hizlariekin. Hain zuzen ere, aipaturiko errealitate horiek ongi ezagutzen dituzten hainbat adituk hartuko dute hitza. Tartean dira, Guatemalako Edgar de Leon abokatu maya, Salvadorreko Irma Lima ekintzaile feminista, eta Javier Orozco errefuxiatu kolonbiarra.
Horiez gain, Euskal Herriko zein estatuko ekintzaileek parte hartuko dute. Pertsona horiek, bizitza ematen dute lurra izateko eskubidearen defentsan, babes eta aterpea eskatzen, eta emakumeentzat indarkeriarik gabeko bizitza askea aldarrikatzen.
Jardunaldien informazio gehiago, eta egun bakoitzeko mahai-inguruen xehetasunak ezagutzeko, sartu Mugarik Gabe erakundearen webgunean.