Euskal Herrian jorratzen den jazz musikak presentzia garrantzitsua izango du 52. Jazzaldian. Guztira, 35 euskal taldek eta bakarlarik parte hartuko dute programazioan.
Aukeratu dituztenen artean, 10 urtarriletik apirilera bitarteko hautatze-prozesuan sailkaturikoak dira. Beste hiru antolakuntzak aukeratu ditu, eta beste bi San Telmoko Eguerdietan joko dutenak dira, Musikeneko irakaslez osatuak. Horiei guztiei, Nauticool-en musika jarriko duten zazpi euskal DJak gehitu behar zaizkie. Bestalde, eta berrikuntza modura, Jazzaldiak aurten Katapulta Tour 2017 zirkuituko lau talde programatu ditu.
Hona hemen, taldeen zerrenda: Niña Coyote eta Chico Tornado, Sky Beats, Descarga Libre 4tet, Iñaki Salvadorren Laukotea, Mikel Anduezaren Zazpikotea, Z-Bone Project Quartet, La Prima Janis, The Disappointments, Diablues & Bluecifer, Didier Datcharry Trio, Ghost Number & His Tipsy Gypsies, Pas de Bourrée, Kass & The Gingerbread Boys, Reunion Big Band, Erik, Joanes & Dave, Elena Setien, Marcelo Escrich-Silent Trio, Alberto Arteta Group, R.S. Basque Faktor, Mikel Azpiroz, Mikel Gaztelurrutia Trio, Quintessence, From Lost To The River, Flan de Mono, Buffalo, Charlie & The Colours, Grande Days eta Luma.
Jazzaldiko programazio osoa kontsultatu eta sarrerak erosteko sartu beraien webgunean.