Metroaren aurkako protesta bat udalbatzarrean. (Argazkia: Lide Ferreira)
Satorralaia bizilagunen mugimenduak azaldu du metro igarobidearen aurkak
o protesta egingo dutela osteguneko udalbatzarrean eta bertaratzeko deia egin dute. 12:30etan egin dute hitzordua udalean.
Protestarekin hainbat gai salatu nahi dituztela azaldu dute: “Erakundeek eztabaida publikoari eta giartearen partehartzeari udo egin diote; milioi askoko kostua eta baliagarritasun soziala duen proiektu honen inguruan erakundeek nahita eragin dutue nahasmena; argudioen ordez gezurrak erabiltzen dituzte; eta ikuspegi sozialari, ekonomikoari eta ingurugiroarekikoari egokiagoak diren alternatibak aztertzeari uko egin diote”.
Bestalde, gogorarazi dute
metroaren igarobidea eta hiri-eredua izango dituztela eztabaidagai gaur,
asteazkena, Koldo Mitxelena liburutegian. 19:00etan hasiko dira eta honakoak izango dira hizlariak: Andeka Larrea (hiri-eraldaketa prozesuen azterlaria), Andoni Egia (Tokiko Garapen agentea) eta Koldo Telleria (Hirigintza irakaslea Arkitekturako fakultatean eta “Dunak” taldeko kidea).