Trenak harrapatutako ekintzaileari babesa adierazi diote. (Argazkia: Malen Aldalur)
Agerraldia egin dute Bulebarrean hainbat norbanako eta kolektibok
Mozal Legearen aurkako pintaketa egiten ari zela trenak harrapatutako ekintzaileari babesa adierazteko. Ostiralean 19:00etan protesta egingo dute Bulebarrean trenak harrapatutako ekintzailearen alde eta Mozal Legearen aurka.
“Guretzat ez da harritzekoa izan kide honek protesta sozialean parte hartzea. Jakin badakigu, hamaila aldiz ikusi dugulako, bere ingurunea eta mundua langileon neurrira eraikitzeko duen konpromisoa”, azaldu dute. Azaldu dute konpromisoz eta eskuzabaltasunez jokatzen zuela beti: “Bere kideek zein herri mugimenduetako beste hainbatek, eskerrak ematen dizkiogu, egindako jarduera bakoitzagatik, eta eramandako borroketan eredu izateagatik”.
Ostiraleko protesta kolorez, jendez eta edukiz betetzeko deia luzatu dute: “Argi dugu zapalkuntza anitzez jositako jendarte honetan, hamaika ekintza desobediente egiten jarraitu beharko dela.
Hainbat eragilek egin dute bat protestarekin:
- Donostialdeako Stop desahucios
- Ekonomia kritikoa taldea
- Herri Unibertsitatea
- Urgullpeko gazteak
- Alde Zaharreko jai batzordea
- Ernai
- Haraino Aisialdi taldea
- Ikasle Abertzaleak
- Prest
- Eleak Libre
- Donostiako Okupazio bulegoa
- Gite/Ipes
- Askapena
- Arrano Beltza Elkartea
- Herria Kultur Elkartea
- Satorralaia
- Leioatik proiektu komunikatiboa
- Ugaoko gazte asanblada
- Donostiako Bilgune Feminista
- Aullido Libertario
- AAM
- LAB
- CNT Gipuzkoa
- GKK
- Sortu
- EH Bildu
- Podemos
- PCPE